2011/06/30

#liburuak #arkitektura | Arkitektura-irudigintza 2 : 1996-2010


Arkitektura-irudigintza 2 : 1996-2010 / Marte Mujika
UPV/EHU : Leioa, [2011]
ISBN 9788469434666
1 v. : il.
Arquitectura – Estudio y enseñanza
Arquitectura – Teoría
Dibujo arquitectónico
TEXTO COMPLETO | PDF | Registro previo
UPV/EHU | Arkitektura-irudigintza 2
http://testubiltegia.ehu.es/Arkitektura-irudigintza

Lan honetan eskaintzen diren testu eta irudiak 2. mailako Arkitektura Irudigintza 2, irakasgaian erabilitakoak dira. Ikasturte osokoa zen irakasgaia, Bolonia planarekin, 2011-2012 ikasturtetik aurrera, banatu egin da: Arkitektura Irudigintza 3 eta Arkitektura Irudigintza 4, bakoitza lauhileko batean. Orain arte erabilitako ikasmaterialen artean, “Irudigintzaren inguruko testuak” atalaren gordailu da argitalpen hau.

Le Corbusier-en hitzetan, irakats daitekeenak ez du ikastea merezi. Beraz, irakasgai honetan baliatu den irakaskuntzametodoan, ezagutza ikasleei eskura jartzea, helburu baino gehiago, abiapuntu izan da. Eskolen dinamikan, ariketetan garatzen ziren kontzeptu grafiko arkitektonikoen arabera hautatzen eta banatzen ziren arkitekto eta artistek idatzitako testuak, ikasleek ariketetan lantzen zutenaren garrantzia esperientzia eredugarriekin alderatzeko aukera izan zezaten. Lanerako abiapuntu, arau eta egiturak finkatzeak duen zailtasuna erakusten dute testu horiek. Prozedura bat erakusten digute, ez emaitza bat. Ikasleak bere prozedurak sortzea da helburua. Arkitekturan, irudigintzako irakasleak ikasleari eska diezaioke ikusten duena, edo ustez ikusten duena, irudika dezan: hiria, kalea, eraikin bat, objektu bat. Baina eredu grafiko batzuei esker, gai figuratiborik gabe ere sor daitezke ariketak. Helburua ez da emaitza formal bat baldintzatzea, jarraitu den prozedura ulertzea baizik. Hainbat eredu grafiko erabiltzen dira baita ere, testuetan azaltzen diren kontzeptuen azalpenerako. Batzuetan arkitektoen obretan oinarritu gara, proiektatze-fasera itzultzen saiatuaz. Obra arkitektoniko edo eredu grafiko horien analisia egileen jatorrizko gogoetatik eratortzen da. Ariketa bakoitzean garatu nahi den gogoeta grafiko, arkitektoniko edo proiektuala azalduko duen testu bat erabili da. Testuok “Irudigintzaren inguruko testuak” izenpean banatu dira. Irakasleak abiapuntu bat proposatzen du; prozedurak azaltzen ditu, ikaslea bideratzen duelakoan. Eredu grafikoak teknikoki kopiatzera mugatu ohi den maila ertainetik harago, ikasleak lanerako prozedura berri bat definitzen duenean lortzen da ariketa bakoitzean bilatzen den emaitza.

Ikasmaterial hau antolatzea edo sailkatzea, bada berez prozedura-arazo bat. Tesian (www.euskara.euskadi.net/tesiak), sailkapenaren arazoa ilustratzeko erabili nuen argazki fetitxea datorkit berriro burura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...